Enpresa dinamikoa gara, mugak aukera gisa ikusteko gaitasuna duen talde esperientziaduna, baterako proiektuarekin konprometitua.

Egin lan EUNen

Enpresa dinamikoa gara, mugak aukera gisa ikusteko gaitasuna duen talde esperientziaduna, baterako proiektuarekin konprometitua.

Gure erakundearen alderdiak, EUNeko taldeak gehien baloratzen ditugunak, hauek dira:

  • Erakundeko pertsona guztiengana hurbiltzen den enpresa familiarra.
  • Proiektu finantzario sendoa, negozioan etekinak etengabe berrinbertituz.
  • Merkatura, berrikuntzara eta etengabeko hobekuntzara bideratzea, lehen mailako proiektu eta bezeroekin.
  • Kultura-aniztasuna.
  • Ordutegi malguak.
  • Barruan ekitatea eta kanpoan lehiakortasuna bermatzen dituen ordainsari-politika.
  • Ondo baloratutako laneko espazioak.
  • Berdintasun Politika.

“EUNen faktore nagusietako bat kidetasuna da. Lankideen artean dugun hurbiltasuna, beti prest gaude gure artean laguntzeko.”

Oskar López

EUNeko Fabrikazio arloko koordinatzailea

“Hemen proiektu bakoitza erronka bat da. Proiektu oso desberdinak ditugu: Gordailua hemen, Irunen, Gipuzkoako ondare historiko guztia gordetzen da, Saudi Arabiako Barne Ministerioarentzako proiektuak, Egiptoko Kairoko Hiri Berrirako liburutegia, etab.”

Joseba Álvarez

EUNeko Instalazio arduraduna

“Enpresak duela 40 urtez geroztik izan duen bilakaera izugarria izan da. Inbertsio handiak egin dira gure ongizaterako makina berrietan.”

Guillermo Urrestarazu

EUNeko Makinetako langilea 40 urte baino gehiagoz

“EUNeko Ikasten gelan hasi nintzen, ikasle nintzela ordu batzuetako praktikak egiten. Oso gustura egon nintzen, jendea oso atsegina zen eta oso giro ona zegoen. Beraz, EUNen geratzeko eskaini zidaten aukera aprobetxatzea erabaki nuen.”

Ibon Iglesias

EUNeko Makinetako langilea

Enplegu-eskaintzak

Gehiago ikusi

Autokandidaturak

Gehiago ikusi
EUNdarrak

EUNdarrak

Sartu