
Ezagutu gaitzazu
- 50 urte baino gehiago merkatuan.
- EUNek diseinatutako produktu eta zerbitzuak hornitzen ditugu.
- 4.0 Fabrika.
- Presentzia, aliantzak, bezeroak, instalazioak,... 80 herrialde baino gehiagotan.
- Kudeaketa aurreratua, jasangarria eta digitala.
- Bezorei gure zerbitzuaren bermea bizitza-ziklo osoan.
Edukiak eraginkortasunez gordetzeko eta kudeatzeko espazioak optimizatzen ditugu.
Horretarako, kalitate handiko produktuak fabrikatzen ditugu, azken aurrerapen teknologikoak biltzen dituztenak. Segurtasuna, jasangarritasuna eta kontrola dira gure ekarpenak. Hala, testuinguru horretatik laguntzen dugu espazioak ondoen moldatzen eta prestatzen eta, izan ere, hasierako helburutik askoz harago doa beti azken emaitza.
EUNek mundu mailako erreferentea izan nahi du komertzializazioan, berrikuntzan eta soluzioen horniduran, edukiak eraginkortasunez gordetzeko eta kudeatzeko espazioak optimizatzea helburu, eta nazioarteko merkatuko hainbat segmentutarako.
1. Familia-enpresa
2. Fidagarritasuna
3. Talde-lana
4. Merkatu globalerako orientazioa
5. Emaitza jasangarrietarako orientazioa
6. Berrikuntza eta bikaintasuna
Gure interes-taldeengandik jasotako komunikazioan oinarrituta, EUNek konpromisoa hartzen du kide garen jarduera-sektoreari aplikagarri zaizkion legezko, ingurumeneko eta arauzko baldintzak betetzeko.
Era berean, ingurumenaren kontserbazioa eta babesa bermatu nahi dugu, erakundearen jardueraren ingurumen-inpaktua eta baliabideen kontsumoa minimizatuz, ahal dugun neurrian.
EUNen Kudeaketa Politika Orokor hau gutxienez urtean behin berrikusten da.
Kudeaketa Politika OrokorrakSectoreak

Egin lan EUNekin
Ikusi gehiago
Egin lan EUNen
Ikusi gehiago